2007/10/29

Aurkezpena

Kaixo lagun:

Azken urteotan, gure ikastetxean Eskolako Agenda 21-arekin konprometituak gaudela dudarik ez dago. Urtetik urtera, gero eta konpromezu gehiago hartzen ari gara, hala ere, egiten diren gauza asko eta asko ez dira gure artean zabaltzen, eta honi aurre egitearren, honako blog hau sortzea erabaki dugu.

Blog honetan, ESKOLAKO AGENDA 21-arekin erlazionatutako gai desberdinen inguruko informazioa zabaltzen saiatuko gara, hala nola, gure ikastetxeko gune metereologikoaren datu eguneratuak, baratzean landatutako edo ereindako azken produktuak, EA21 batzordean hartutako erabakiak, herri mailan burututako ekintza desberdinak,...

Honez gain, blog hau edonori irekia egongo da, beti ere gai honen inguruko informazioren edota iradokizunen bat gehitu nahiko balu soilik.

Beraz, hemen izango gaituzue elkarrekin lan egiteko prest.

Besarkada handi bat,

Talde Berdea